gaztedidurangaldea

Gaztekimenek datorren astean ekingo die prestakuntza saioei Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasleekin

Datorren astean hasiko dira Gaztekimen proiektuaren prestakuntza saioak Lanbide Heziketako Oinarrizko ikastetxeetank. Ekimen honen helburua gazteen parte-hartzea sustatzea eta gazteei euren ideien bidez ingurunea hobetzeko aukera ematea da. Aurtengo edizioan eskualdeko lau ikastetxek hartuko dute parte: Durangoko Udal Lanbide Heziketako Oinarrizko ikastetxea, Ermua-Mallabiako Udal Lanbide Heziketako Oinarrizko ikastetxea, Maristak Durango eta CIFP Iurreta LHII. Guztira, …

Gaztekimenek datorren astean ekingo die prestakuntza saioei Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasleekin Read More »

I’m Bizi 2026: Ikasketen eta etorkizunaren arteko zubia

Azaroaren 25ean eta 26an ospatuko da I’m Bizi 2026, 4. DBHko ikasleei zuzendutako orientaziorako ekitaldia. Helburua ikasleei euren etorkizun akademiko eta profesionalari buruzko informazioa eskaintzea eta hurrengo ikasketen inguruan erabakiak hartzen laguntzea da. Bi egunetan zehar, 532 ikasle izango dira Amorebieta-Etxanoko Zelaietako frontoian, goizeko ordutegian. Guztira, inguruko 9 ikastetxetako 4. DBHko ikasleek hartuko dute parte: …

I’m Bizi 2026: Ikasketen eta etorkizunaren arteko zubia Read More »

Gaztekimen, I’m Bizi eta GazTEDurangaldea, gazteei zuzendutako hiru ekintza berri Durangaldean

Bizkaia Gazteak Durangaldea programak jarduera-egutegi berria jarriko du martxan 2026-2027 ikasturtean zehar, eskualdeko 16 eta 29 urte bitarteko gazteen garapen integrala sustatzen jarraitzeko. Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin eta Amorebieta-Etxano, Ermua, Mallabia udalerrien eta Durangaldeko Mankomunitatearen elkarlanari esker garatzen den programa honek gazteria eskualdeko garapenaren erdigunean kokatzen du, haien kezkei erantzunez eta parte-hartzeko zein etorkizuna eraikitzeko …

Gaztekimen, I’m Bizi eta GazTEDurangaldea, gazteei zuzendutako hiru ekintza berri Durangaldean Read More »

bizkaia gazteak berria otsaila

Bizkaia Gazteak Durangaldeak edizio historikoa itxi du, eskualdeko gazteen garapenaren motor nagusi gisa sendotuz

Bizkaia Gazteak Durangaldea programa, Bizkaiko Foru Aldundiak eta eskualdeko udalek bultzatua, 2025eko edizioa balantze oso positiboarekin amaitu du, eta ehunka gaztek parte hartu dute prestakuntza, parte-hartze eta orientazio profesionaleko jardueretan. Programaren ekimenek gazteen garapen integrala sustatzea dute helburu, eta baita gazteriaren rola sendotzea lurraldearen eraldaketa sozialean. Urtean zehar hiru esku-hartze garatu dira: I’m Bizi, Begirale …

Bizkaia Gazteak Durangaldeak edizio historikoa itxi du, eskualdeko gazteen garapenaren motor nagusi gisa sendotuz Read More »

Gaztekimen proiektuaren bigarren edizioak gazteen parte-hartze aktiboa sustatzen jarraitu du

Gaztekimen proiektua, gure erkidegoan gazteek duten potentzial eraldatzailea katalizatzeko diseinatutako ekimena da. Gaztekimen proiektuaren bigarren edizioak gazteen parte-hartze aktiboa sustatzen jarraitu du, eskualdeko gizartean eraldaketa positiboa bultzatzeko helburuarekin. Aurreko urtean bezala, ekimen honek lankidetza eta gizarte-kohesioa sustatzea du helburu. Aurten, ekimena bi modalitatetan gauzatu da: alde batetik, aurreko urtean bezala, Oinarrizko Lanbide Heziketako ikastetxeekin hiru ikastetxeekin lan …

Gaztekimen proiektuaren bigarren edizioak gazteen parte-hartze aktiboa sustatzen jarraitu du Read More »

I’m Bizi 2025ek 500 gazte baino gehiago bilduko ditu Durangaldean azaroaren 26an eta 27an

Bizkaia Gazteak Durangaldea programak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta eskualdeko udalek sustatua, I’m Bizi ekitaldiaren edizio berri bat ospatuko du azaroaren 26an eta 27an, Amorebieta-Etxanoko Zelaieta zentroan. Ekitaldi hau DBH 4. mailako ikasleei zuzenduta dago, eta helburu nagusia Durangaldeko gazteei beren etorkizun akademiko eta profesionala aukeratzen laguntzea eta motibatzea da. Etorkizunera begiratzeko topaketa I’m Bizi 2025 …

I’m Bizi 2025ek 500 gazte baino gehiago bilduko ditu Durangaldean azaroaren 26an eta 27an Read More »

GAZTEKIMEN: Durangaldea aldatzen duten ideiak dituzten gazteak

18 eta 29 urte bitartean badituzu eta Durangaldean bizi edo ikasten baduzu… Zure ideiek zure ingurunea eraldatu dezakete! Parte hartu Gaztekimen lehiaketan! Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera hurrengo udalek hartzen dute parte: Amorebieta-Etxano, Ermua, Mallabia eta Durangaldeko Mankomuntitatearen barnean Abadiño, Atxondo, Berriz, Durango, Elorrio, Garai, Iurreta, Izurtza, Mañaria eta Zaldibar. Ideien lehiaketan, gazteen sormena, konpromiso soziala …

GAZTEKIMEN: Durangaldea aldatzen duten ideiak dituzten gazteak Read More »

Bizkaia Gazteak Durangaldea gazteentzako aukera berriekin hasten da irailean

Bizkaiko Foru Aldundiak sustatua eta Amorebieta-Etxano, Ermua, Mallabia eta Durangaldeko Mankomunitatearekin elkarlanean bultzatutako Bizkaia Gazteak Durangaldea programa abian da. Hilabete honetatik aurrera, 16 eta 29 urte bitarteko gazteek eskualdean eskaintzen diren jardueretan parte har dezakete, euren garapen pertsonala, hezitzailea eta soziala sustatzeko helburuarekin. Hona hemen jarduera-ildo nagusiak: Gaztekimen   Sormena eta konpromiso soziala bultzatzeko dinamika …

Bizkaia Gazteak Durangaldea gazteentzako aukera berriekin hasten da irailean Read More »

Animatu zaitez AISIALDIKO BEGIRALE ikastaroa egiten eskualdean!

17 urte beteta badituzu 2025ean eta eskualdean erroldatuta bazaude, aukera Itzela duzu aisialdi begirale tituloa errezago eta merkeago lortzeko! Prestakuntza teoriko-praktiko osoa 2025eko urritik 2026ko maiatzera. Haur eta gazteekin lan egiteko aproposa. Prestakuntza Durangaldean izango da. Plaza mugatuak! Abantailak eskualdeko gazteentzat!! Eskatu informaziogehiago eta eman izena: ℹ️ Izen-ematea eta informazio gehiago: Urtxintxa eskola 📞 944 …

Animatu zaitez AISIALDIKO BEGIRALE ikastaroa egiten eskualdean! Read More »

Bizkaia Gazteak Durangaldeak gazteekiko konpromisoa berretsi du: prestakuntza, orientazioa eta ongizatea, irailetik aurrera

Bizkaia Gazteak Durangaldea programak jarduera-egutegi oso bat jarriko du martxan berriro, irailetik aurrera. 16 eta 29 urte bitarteko gazteen garapen integrala sustatzen duen programa honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jasotzen du eta Amorebieta-Etxano, Ermua, Mallabia udalerriek eta Durangaldeko Mankomunitateak sustatutako ekimen sendotua da. Eskualdeko gazteria erdigunean jarri nahi du, haien kezkak entzunez eta beren aukerak …

Bizkaia Gazteak Durangaldeak gazteekiko konpromisoa berretsi du: prestakuntza, orientazioa eta ongizatea, irailetik aurrera Read More »