Alkarregaz Eraikiz erakunde publikoek, enpresek, elkarteek eta prestakuntza-zentroek osaturiko foro bat da, eta bere helburua gazteek behar duten eta Durangaldeko enpresek eskatzen duten prestakuntza-eskaintza identifikatzea, baloratzea eta ezagutzea edota sortzea da.
Programaren helburuak:
Eskualdeko enplegu eragileen eta prestakuntza zentroen arteko lankidetza lerroak finkatu eta ezartzea, 29 urtetik beherako pertsonei beren laneratzeko ibilbidean laguntzeko.
29 urtetik beherakoentzako erraztasunak eta lan aukerak areagotzea, inplikatutako eragile guztiekin prestakuntza eta esku-hartze plan bat diseinatuz.
Erakundeen eta ikastetxeen arteko lankidetza sarea sortzea, lana bilatzeko prozesuan gazteek dituzten beharrei arin eta modu praktikoan erantzuteko.