Trebakuntza Tailerra – ADIMEN ARTIFIZIALA eta Industria 4.0

Tailer hau 15 eta 18 urte bitarteko gazteentzat bideratuta dago, eta bertan, hainbat teknologiaren integrazioarekin, ekosistema adimendun kooperatiboekin eta metabertsoa edo errealitate areagotua eta birtualarekin erlazionatutako gaur egungo eta etorkizuneko enpleguetan oinarrizkoak diren gaitasun teknikoak lantzen dira. Bai enpresek bai langileek kontuan hartu beharreko balio handiko 6 arlo identifikatu dira, eta aldi berean, egungo enpresa testuinguruan jorratu beharreko erronka handiak dira:

  • GLOBALIZAZIOA
  • ANIZTASUNA
  • LANKIDETZA
  • TEKNOLOGIA
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • SORMENA

Guzti hori simulatzeko, kolorezko paketeak sailkatzeko linea bat automatizatu eta “adimendun” bihurtu nahi duen enpresa baten azalean jarriko gara. Proiektuak lau zati ditu: ekoizpen lerroa Smart Camerak erabiliz paketeak koloreka sailkatzeko; langile presentziarik gabe linearekin modu autonomoan jarduten duen robot humanoidea; Piezak dituzten saskiak erretiratzeko, eskorga arruntak orga filogidatuengatik ordezkatu eta azkenik errealitate areagotuan sistemaren simulazioa.

  • Diseinua
  • Robotika
  • Elektronika
  • Programazioa
  • Errealitate areagotua

Ikasleak lau taldetan banatuko ditugu.

1. taldea: Paketeak sailkatzeko linea. Garraiatzailetik datozen blokeak hainbat saskitan sailkatu behar dira. Horretarako, Mindstorms edo Spike Prime robotean integratutako smart camera batzuk erabiliko ditugu (Arduino, Raspberry edo Micro:bit elektronika dutenak). Ikasleek sistemak muntatu, programatu eta integratuko dituzte. Irudian, zinta hori hornitzen duen elikatze linea falta da. Bigarren taldeak garatutako robot humanoideak bideratuko du elikadura prozesua.

2. taldea: Robot humanoide bat (Robot Asmatzailea) muntatu eta programatuko dugu, ekoizpen lerroarekin elkarreraginean aritu dadin. Berriz ere kamera adimendunak pantailekin integratuko ditugu (Arduino, Raspberry edo Micro:bit).

3. taldea: Lineako irteeran materialekin dauden saskiak (paletak) kentzeko unea iritsi da. Filogidatutako orgak (Makeblock edo Mindstorms) arduratuko dira horretaz lineako robot kontrolagailuekin komunikatuz. Linea eta orgen arteko komunikazioez gain, biltegia mapeatzea beharrezkoa izango da biltegiratzeko kokalekuetaraino.

4. taldea: Ekoizpenaren monitorizazioa eta kontrola. Kasu honetan, Doplay-k horretarako lizentziak dituen aplikazio eta plataforma baten bidez, talde hori, prozesua simulatzen duen planta, tailerra eta biltegia diseinatzeaz eta programatzeaz arduratuko da.

Egun bateko tailerra (goiz osoa), DBH 4-ko gela batekin. Bi irakaslek euskaraz emango dute tailerra eta beharrezko materialak emango dituzte.
Ikasleak lau taldetan banatuko dira. Azkenean, beraien lana, guztiz konektatutako proiektu funtzional bakar batean elkartuko dute.

  • Ekoizpen lerroa
  • Robot Humanoidea
  • Paletak eramateko filogidatutako orga
  • Errealitate areagotua
  • Lourdesko Ama ikastetxea – Elorrio
  • Txintxirri Ikastola – Elorrio
  • Elorrio BHI – Elorrio
  • Kurutziaga Ikastola – Durango
  • Nevers Ikastetxea – Durango
  • San Antonio Ikastetxea – Durango
  • Juan Orobiogoitia – Iurreta
  • Ermua BHI – Ermu

Tailerrak Do Play enpresak egiten ditu. Enpresa horrek Bizkaian du egoitza, eta STEAM metodologiaren eta informazioaren eta komunikazioaren teknologien aholkularitzaren bidez espezializatzen da prestakuntzan. Do Playk adimen artifizialean, ikaskuntza automatikoan eta robotikan, besteak beste, gaitasun handiko profesionalen taldea du.