Eskualdeko gazteen orientazioa eta laneratzea sustatzeko, Durangaldeko etorkizuneko talentua sustatuz, sare sozioekonomikoaren eta gazteriaren arteko lotura erraztuz.
Helburua Orokorra
Durangaldeko gazteak etorkizun akademiko eta profesionalera orientatu eta Durangaldeko talentua sustatzen laguntzea zen.
Gazteen beldur eta ezjakintasunak argitzen lagundu, aukera eta gaitasun ezberdinak ikustaraziz, etorkizuneko joerei buruz berri emanez eta eskualdeko sare sozioekonomikoak eskaintzen dituen lan eta hezkuntza aukeren berri jakinaraziz.
Helburu Espezifikoak
- Durangaldeko gazteei autoezagutzarako eta dituzten gaitasun eta ibilbide desberdinei buruz erreflexionatzeko espazioa eskaintzea.
- Esperientzia desberdinen bitartez, gazteei lan mundua gerturatu eta inspirazio iturri izatea.
- Eskualdeko errealitate soziekonomikoa ezagutzea, etorkizunean aurki ditzaketen aukeretara hurbilduz.
- Lan munduak eskatzen dituen eskakizunen aurre hurbilketa bat egitea, ez soilik prestakuntza akademikoari dagokionean, baizik eta zeharkako gaitasunen inguruan ere.
- Lan mundua eta prestakuntza akademikoa ildotzat izanik, berdintasuna, tolerantzia, enpatia eta aniztasuna bezalako balioak landu (emakumeen presentzia STEAM prestakuntza eta lanbideetan…)


Ekintzaren garapena
Proiektua bi fasetan banatu zen:
Ebentuaren aurretik inkesta bat pasatu zitzaien hezkuntza zentroetako ikasleei, enpleguaren eta beraien etorkizun profesionalaren inguruan zituzten zalantzak eta jakinminak ezagutzeko eta jasotzeko. Inkesta honek bi helburu nagusi izan zituen, alde batetik ikasleen zalantzak zeintzuk ziren argitzeko balio zuen eta bestalde, behin ekitaldia pasatuta, gazteen kontaktua izanik, balorazio edo ondorio zehatzagoak ateratzeko erabilgarria izan zen.
Ekitaldiak bi goizeko iraupena izan zuen, eta pertsona bakoitzaren lan etorkizunari buruzko erabakiak hartzerako orduan, ziurgabetasun eta ezjakintasuan egoera normalizatzea izan zen I´m Bizi 2024ren helburua. Talentua erakarri eta fidelizatzearen inguruko erronkak, digitalizazioak eta konkretuki adimen artifizialak etorkizuneko lanpostuetan izango duen eragina eta adimen emozionalak talde lanean duen garrantzia ere begi bistan jarri ziren ekitaldi honetan.
- DATA: Azaroak 21 eta 22.
- LEKUA: Zornotzako Zelaietako Frontoian
- ORDUTEGIA: 9:00-13:00
- IKASLE PARTE HARTZAILEAK: 4.DBHko ikasleak
- BURUTU ZIREN EKINTZAK: Autoezagutza, hausnarketa, jokoak, lehiaketak, mahai-inguruak…









