I’m Bizi

Durangaldeko udalek eta Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako I´m Bizi ekimenak DBH, batxilergo eta LHko ikasleak izango ditu ardatz urritik aurrera. Ekimen honek material didaktikoak, jarraipena eta taldeka erronkak izango ditu helburu komun bat lortzeko asmoarekin. Orain, inoiz baino beharrezkoagoa da gazteak telematikoki eginiko lan eraginkor baterako prestatuta egotea eta talde multilokalizatuetan dinamikei aurre egitea, eta, aldi berean, iristear dagoen etorkizun profesionalerako baliagarriak diren zeharkako trebetasunak eta gaitasunak eskuratzea.

helburu nagusiak

  • Gaitasun digitalen garapena.
  • Zeharkako gaitasunak garatzea.
  • Talde multilokalizatuentzako lan-metodologia garatzea.
  • Etorkizuneko azken joeren berri ematea ikasleei.

Osagaiak

  • Gaiaren ikuspegi disruptibo eta berritzailea, aurrez ezarritako pentsamenduak hautsiz.

  • Hainbat lan-aukera baliozkotzen dituzten kasu arrakastatsuen adibide errealak eta praktikoak.
  • Irakasleen inplikazioa, taldearen jarraipena eta koordinazioa eginez..

I’m bizi 2020k aurreko edizioen funtsari eusten dio, eta publiko gazteetan jartzen du arreta, haien garapen profesional eta pertsonalari buruzko aukerak baloratzeko informazioa eta tresnak emanez. Gainera, aukera bikaina da ikasleak eta irakasleak gaitasun digitaletan gaitzeko, etorkizuneko hezkuntza eta lanari erreparatuz.