Aldaketak etengabe ematen diren mundu honetan, gazteen parte-hartze aktiboa ezinbestekoa dela uste dugu gizartean eraldaketa positiboak sustatzeko. Konbentzimendu horretatik abiatuta Gaztekimen proiektua bultzatzen da, gure komunitatean gazteen eraldaketarako ahalmena sustatzeko eta bideratzeko.
Proiektuaren helburu nagusia, ideia lehiaketa baten bidez, gazteak gure inguruko erronken eta arazoen inguruan sentsibilizatzea da, herritarren erantzukizuna indartzea eta konponbideen bilaketan duten parte-hartze aktiboa sustatzea. Azken batean, gazteak ahalduntzea bilatzen dugu, gure komunitatean aldaketa positiboaren eragile bihur daitezen.
Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasleak
Modalitate hau Oinarrizko Lanbide Heziketako zentroetako 2. mailako ikasleei zuzenduta dago. Ikasleek taldean lan egin, euren ideiak garatu eta proposamen berritzaileak aurkezteko aukera izango dute.
18 urtetik gorako gazteak
18 urtetik gorako edozein gaztek parte hartu ahal izango du Gaztekimen-en, bere ideiak proposatuz edo inguruko erronkei irtenbide berriak bilatuz.
Aurtengo berrikuntza: eskualdeko enpresen benetako erronkak
Aurtengo edizioan, Gaztekimenek eskualdeko enpresa-sarearekin zuzenean lotutako parte-hartzeko bide berri bat txertatu du. Durangaldeko hainbat enpresek beren beharrak, kezkak eta erronkak partekatu dituzte, eta horiek erronka zehatz bihurtu dira, gazteek erronka hauei erantzuna emateko:
Horrela, 18 urtetik gorako parte-hartzaileek bi modalitateren artean aukeratu ahal izango dute:
- Norberaren ideia aurkeztea: beren inguruko erronka, behar edo arazo bat identifikatu eta horri aurre egiteko proposamen bat garatzea. Gai librea.
- Eskualdeko enpresek planteatutako erronketako bati erantzutea: planteatutako behar edo erronkari erantzuteko proposamen berritzaile bat garatzea.
Horrela, Gaztekimenek gazteei aukera ematen die beren irtenbide propioak proposatzeko edo beren inguruko enpresek planteatutako benetako erronkei aurre egiteko, sormena, gazteen parte-hartzea eta eskualdeko behar zehatzak uztartuz.
Durango, Amorebieta-Etxano eta Ermua
Oinarrizko Lanbide heziketako ikasleak (2.mailakoak) eta 18 urtetik gorako gazteak
Proiektuen entrega 2026ko abenduan
Sari banaketa ekitaldia 2027ko otsailaren hasieran


