I´m Bizi 2026: Gazteen Orientaziorako Ekitaldia

Durangaldeko gazteak etorkizun akademiko eta profesionalera orientatu eta Durangaldeko talentua sustatzen laguntzea. Hauek dituzten beldur eta ezjakintasunak argitzen lagundu, aukera eta gaitasun ezberdinak daudela ikustarazi, etorkizuneko joerei buruz berri eman eta eskualdeko sare sozioekonomikoak eskaintzen dituen lan eta hezkuntza aukeren berri ematean.

Helburuak:

  • Durangaldeko gazteei autoezagutzarako eta dituzten gaitasun eta ibilbide desberdinei buruz erreflexionatzeko espazioa eskaintzea.
  • Esperientzia desberdinen bitartez, gazteak lan mundura gerturatu eta inspirazio iturri izatea.
  • Ekitaldian zehar jorratuko dituzten dinamiken bitartez eskualdeko errealitate sozioekonomikoa ezagutzea, etorkizunean aurki ditzaketen aukeretara hurbilduz.

Ikastetxe partehartzaileak:

Ekitaldia bi egunetan errepikatuko da, goizeko ordutegian eta ikasleek etorkizuneko joeren hitzaldiak, autoezagutza eta errealitate sozio ekonomikoa ezagutzeko dinamikak, eta profesionalen bizipenak ezagutzeko aukera izango dute.

Zornotzako Zelaietan frontoian

532 ikasle, 4. DBHkoak

Azaroak 25 eta 26, goizeko ordutegian