I’m Bizi 2023

I’m Bizi ekimena Gaztedi Durangaldea hitzarmenetik sortu da, gazteentzako zerbitzuak eta jarduerak sustatzeko helburuarekin. Ekitaldia Bizkaiko Foru Aldundiak eta Durangaldeko 12 udalek sustatu dute, eta DBHko 4. mailako ikasleei zuzenduta egongo da. Helburua enplegurako orientazioa ematea da, modu praktiko eta erakargarrian. 2023ko martxoaren 1ean eta 2an izango da, Amorebieta-Etxanoko Zelaieta zentroan.

IMBIZI (I)-0010
IMBIZI (I)-0218

I’m bizi 2023k aurreko edizioetako funtsari eusten dio, non gazteengan jartzen den arreta, bere garapen profesional eta pertsonalari buruzko hautabideak baloratzeko informazioa eta tresnak emanez. Gainera, ikasleak eta irakasleak etorkizuneko hezkuntzarako eta lanerako gaitasun digitaletan trebatzeko aukera paregabea da.

Helburuak

  • Gazteek beren lan-ibilbideei buruz duten beldurra ezabatzea eta beren etorkizunari buruzko erabakiak hartzean dituzten zalantzak normalizatzeko eta hausnartzeko gune bat sortzea.
  • Durangaldeko enpresen eta erakundeen erronkak eta beharrak gazteei hurbiltzea, etaenpleguan eta talentua erakartzean nola eragiten duten azaltzea.
  • Gazteengan lanerako eta enplegurako interesa sortzea, antzerkiaren, ikus-entzunezko edukien eta jokoen bidez.
  • Orokorrean, enpleguaren inguruko joera erakargarriak erakustea.