Gaztedi Durangaldea programa osatzen duen ekimen honen bidez, eskualdeko gazteak haur eta gazteen aisia dinamizatzeko trebetasun eta gaitasunetan trebatu nahi dira euskaraz; izan ere, inguruko herrietan beharrezkoa da profil hori betetzen duten aisialdiko monitoreak prestatzea.
Ane Martinezek, 2022-2023 ikasturtean emandako ikastaroko ikasleak, kontatu digu nola bizi izan duen bere esperientzia eta nola lortu duen lan-aukera horri esker.