I’m Bizi 2026 ekimenak Durangaldeko, Amorebieta-Etxanoko eta Ermuako bederatzi ikastetxetako ikasleak bilduko ditu Zornotzan, autokontzientzia, lanbide-orientazioa eta lan-mundura hurbiltzea helburu duten bi jardunalditan.
Azaroaren 25ean, asteazkena, Txintxirri Ikastola, Karmengo Ama, Nevers Ikastetxea, Ermua BHI eta San Antonio Ikastetxea izango dira bertan. Azaroaren 26an, osteguna, berriz, Abadiño BHI, Kurutziaga Ikastola, Andra Mari Ikastola eta Urritxe BHIren txanda izango da. Guztira, 532 ikaslek hartuko dute parte I’m Bizi jardunaldietan.
Egitaraua 9:00etan hasiko da, ikasleei harrera egin eta ekitaldia irekitzeko. Goizean zehar, hainbat jarduera parte-hartzaile egingo dituzte: Euskadiko lan-merkatuaren eta prestakuntzaren mapan barrena ibilbidea, hainbat arlotako profesionalekin mahai-ingurua eta parte-hartzaile bakoitzaren gaitasunak, interesak eta balioak identifikatzeko dinamikak.
Horrez gain, ikasleek inguruko errealitate sozioekonomikoa ezagutzeko aukera izango dute Kahoot analogiko baten bidez, eta Escape Room batean parte hartuko dute, jardunaldian landutako edukiak modu ludikoan lantzeko.
Egitaraua 12:45ean amaituko da, eskualdeko ordezkari politikoen mezuarekinOndoren, erronkako talde irabazleari saria banatuko zaio, eta jardunaldia 13:00etan bukatuko da.