I’m Bizi 2026: Ikasketen eta Etorkizunaren arteko zubia

Azaroaren 25ean eta 26an ospatuko da I’m Bizi 2026, 4. DBHko ikasleei zuzendutako orientaziorako ekitaldia. Helburua ikasleei euren etorkizun akademiko eta profesionalari buruzko informazioa eskaintzea eta hurrengo ikasketen inguruan erabakiak hartzen laguntzea da.  

Bi egunetan zehar, 532 ikasle izango dira Amorebieta-Etxanoko Zelaietako frontoian, goizeko ordutegian. Guztira, inguruko 9 ikastetxetako 4. DBHko ikasleek hartuko dute parte:

I’m Bizi 2026ren bidez, ikasleek inguruko errealitate sozioekonomikoa gertutik ezagutzeko aukera izango dute, baita lan mundura hurbiltzeko ere. Horretarako, hainbat esperientzia eta ikuspegi ezagutuko dituzte, eta gazteen bizipenak eta esperientziak entzuteko aukera izango dute.

Horrela, ikasleek lan munduaren errealitatera hurbildu, bertan dauden aukerak ezagutu eta euren etorkizun akademiko eta profesionalari buruz hausnartzeko tresnak eskuratuko dituzte.

I’m Bizi 2026 topagune eta orientazio-espazio garrantzitsua izango da, ikasleei etorkizuneko erabakiak hartzeko informazioa eta esperientzia errealak eskaintzeko.