Durangaldeko Mankomunitateak eta Amorebieta-Etxano eta Ermuko Udalek Alkarregaz Eraikiz 2023 enplegu eta prestakuntza foroa egingo dute ekainaren 28an Durangon
Alkarregaz Eraikiz, Gaztedi Durangaldea proiektuaren barruan, 2019an sortu zen eskualdeko enplegu eta prestakuntza beharrei erantzuteko asmoz. Erakunde publikoek, enpresek eta prestakuntza-zentroek osatzen dute foroa, eta gazteek behar duten eta enpresek eskatzen duten prestakuntza-eskaintza identifikatzea eta sortzea du helburu. Gainera, ekainaren 28an Durangon egingo den jardunaldi honetan, gazteen egungo enplegua ere aztertuko da, gehien eskatzen diren …