Aurten ere, Gaztedi Durangaldeak, Precious Plastic programaren bidez, plastikoari bigarren erabilera bat emateko
proiektuak sortu dituzte Durangaldeko gazteek.
Egindako lanen artean, otsailaren 28an Amorebieta-Etxanoko Zornotza Aretoan proiektuak aurkezteko eta sariak banatzeko ekitaldia egingo da.
Horrela, Design Thinking metodologian oinarrituz, gazteek ideia berritzaileak sortu dituzte, erabiltzaileen benetako beharrak ulertuz eta hauei konponbidea emanez.
Durangaldeko, Amorebieta-Etxano eta Ermuako 221 gaztek parte hartu dute ekimen honetan. Konkretuki hauek izan dira parte hartu duten ikastetxeak: San Antonio-Santa Rita Ikastetxea (Durango), IES Ermua BHI (Ermua), Lauaxeta Ikastola (AmorebietaEtxano), IES Elorrio BHI (Elorrio), Iurreta Lanbide Heziketa (Iurreta), Zornotzako Lanbide Heziketa (Amorebieta-Etxano), Nevers Ikastetxea (Durango), eta Maristak ikastetxea (Durango).
DBH 4. mailako, Batxilergoko 1. eta 2. mailako eta Lanbide Heziketako ikasleek parte
hartu dute, 55 talde desberdinetan banatuta.