Azken egunak Gaztekimen 2026 ekimenean parte hartzeko

Lehiaketak Durangaldeko, Zornotzako, Ermuko eta Mallabiko gazteen talentua eta sormena sustatu nahi ditu, guztira 2.400 euroko sariekin. Gazteek eskualdea eraldatzeko aukera berri bat dute. Gaztekimen 2026 programak zabalik du ideia-lehiaketan parte hartzeko izen-emate epea. Datorren astelehenean, azaroaren 30ean, amaituko da.

Ekimena 18 eta 29 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, baldin eta Durangaldeko Mankomunitateko, Zornotzako, Ermuko edo Mallabiko udalerriren batean erroldatuta  edo aipatutako udalerrietako batean ikasten badaude. Parte-hartzaileek ideia propioak aurkeztu ahal izango dituzte, baita inguruko enpresek proposatutako hamar erronka errealetako bati erantzuteko proposamen berritzaileak ere.

Proiektuak hiru eta sei lagun arteko taldetan garatu beharko dira. Lehiaketak guztira 2.400 euro banatuko ditu saritan: 1.000 euro ideia propio onenarentzat, beste 1.000 euro enpresen erronkei lotutako proposamen onenarentzat eta 400 euro aurkezpen onenarentzat.

Interesa duten gazteek azaroaren 30era arte eman dezakete izena honen bidez:

Ideia-lehiaketari buruzko informazio guztia oinarrietan dago eskuragarri:

Gazteen ideiak ezagutarazteko, sormena lantzeko eta eskualdearen etorkizunari ekarpena egiteko aukera paregabea da!