Gaztekimenek datorren astean ekingo die prestakuntza saioei Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasleekin

Datorren astean hasiko dira Gaztekimen proiektuaren prestakuntza saioak Lanbide Heziketako Oinarrizko ikastetxeetank. Ekimen honen helburua gazteen parte-hartzea sustatzea eta gazteei euren ideien bidez ingurunea hobetzeko aukera ematea da.

Aurtengo edizioan eskualdeko lau ikastetxek hartuko dute parte: Durangoko Udal Lanbide Heziketako Oinarrizko ikastetxea, Ermua-Mallabiako Udal Lanbide Heziketako Oinarrizko ikastetxea, Maristak Durango eta CIFP Iurreta LHII. Guztira, 107 ikaslek parte hartuko dute proiektuan.

470778119_575655128521183_9080285820474649626_n
Durangoko Oinarrizko Lanbide Heziketako Udal Institutua
Esto es una prueba
Ermua-Mallabiko Oinarrizko Lanbide Heziketako Udal Institutua
Iurreta
Iurreta LHI Lanbide Heziketa
Maristakdurango
Maristak Durangoko Oinarrizko Lanbide Heziketa

Prestakuntza saioetan, ikasleek talde-lanean jardungo dute, sormena landuko dute eta inguruko arazoak eta beharrak identifikatuko dituzte, eskualdea hobetzeko proposamenak eta proiektuak landuz. Ideia-lehiaketa baten bidez, gazteek tokiko erronkei erantzuteko irtenbideak eta hobekuntza-proposamenak aurkeztuko dituzte.

Horrela, Gaztekimenek gazteen ekimena, elkarlana eta parte-hartzea sustatu nahi ditu, gazteek beren ingurunea hobetzeko eta komunitatearen garapenean aktiboki parte hartzeko duten gaitasuna indartuz.