Pasadan ikasturterako ere Urtxintxa Eskolak eta Zirimola Ikastolen Aisialdi Taldeak, haur eta gazteen aisialdirako hezitzaile izateko ikastaroak antolatu zituzten, oraingoan, 16 urtetik gorako ikasleei bideratutako ikastaroak izan ziren.
Euskarazko eta balioetan oinarritutako trebakuntza eskaini zen, aisialdia ulertzeko eta eraldatzeko helburuarekin. Feminismoaren, parte-hartzearen, aniztasunaren eta kulturartekotasunaren ikuspegitik, beti tokian tokiko testuinguruan oinarrituta.
Ikastaroak prestakuntza teorikoko 150 ordu eta praktiketako 160 ordu eskaini zituen, eta Durangon eman ziren, urritik maiatzera bitarteko asteburuetan. Prestakuntza osatu zutenek profesionaltasun-ziurtagiria jaso zuten haurren eta gazteen aisialdiko jardueren dinamizazioan.
Ikastaroaren ezaugarriak:
➡️ 1. MODULOA (60 ordu)
2026ko urtarriletik 2026ko ekainera.
➡️ 2. MODULUA (30 ordu)
2026ko irailetik 2026ko azarora.
➡️ 3. MODULUA (60 ordu)
2026ko abendutik 2027ko maiatzera.
➡️ Ebaluzioa
Modulu bakoitzaren amaieran azterketa teoriko-praktiko bat egon zen.
➡️ 4. Atal praktikoa
➡️ Ebaluzioa
Praktikak egin eta gero memoria bat egin behar zen.
- Prestakuntza teoriko-praktiko osoa 2025eko urritik 2026ko maiatzera.
- Haur eta gazteekin lan egiteko aproposa.
- Prestakuntza Durangaldean izan zen.
- Abantailak eskualdeko gazteentzat.


