Precious Plastic komunitate globala da, Herbehereetan hasi zen, eta hondakin plastikoek sortzen duten kutsaduraren konponbidearen alde lan egiten du. Mundu osoko pertsonek laguntzen dute mugimendu honetan, beren trebetasun, ezaguera eta/edo dohaintzen bidez.
Precious Plastic mugimendua 2013an hasi zen, Dave Hakkensek bultzatuta. Gaur egun, proiektua bosgarren bertsioan dago, eta bertan eta urrutitik lan egiten duten ehunka lagunen babesa du.
Zertan datza ekimena?
Azken urteotan, bizi dugun ingurumen-narriadura desagerrarazteko proposamenen eta ekimenen kopurua esponentzialki handitu da gizarte-kezkari dagokionez. Horregatik, Precious Plastic Durangaldearen helburu nagusia da Durangaldeko gazteak iraunkortasunaren eta birziklatzearen inguruan kontzientziatzea, eta, aldi berean, ekintzailetza eta teknologia berrien erabilera sustatzea eta zeharkako gaitasunak garatzea.
- Lauaxeta Ikastola. (Amorebieta-Etxano)
- IES Urritxe BHI. ((Amorebieta-Etxano)
- IES Ermua BHI. (Ermua)
- San Antonio Ikastetxea. (Durango)
- Nevers Ikastetxea. (Durango)
- Txintxirri Ikastola. (Elorrio)
- IES Elorrio BHI. (Elorrio)
- IES Orobiogoitia BHI. (Iurreta)
- CIFP Iurreta LHII. (Iurreta)
- CIFP Zornotza LHII. (Amorebieta-Etxano)
- Maristak Durango Ikastetxea. (Durango)
- Makinak muntatzeko laguntza teknikoa.
- Prestakuntza eta laguntza makinaren erabileran.
- Hondakinak biltzeko eta kudeatzeko prestakuntza.
- Proiektua sortzeko eta merkaturatzeko aholkularitza.
- Proiektua entregatzea.
- 1. fasea: urriak 17-31. Analisia eta definizioa.
Merkatuaren eta problematikaren azterketa, informazio kuantitatibo eta kualitatibo garrantzitsuena lortzeko eta antolatzeko. - 2. fasea: urriak 31-azaroak 18. Asmatzea eta hautatzea.
Arazorako eta merkaturako negozio egokiaren ideia edo kontzeptua identifikatzea. Balio-proposamena, bezeroak, kostuak, diru-sarrerak eta abar zehaztuko dira. - 3. fasea: azaroak 18 abenduak 9. Prototipoak egitea.
Negozio-ideia hautatu ondoren, horren prototipo bat egingo da, bezero potentzialekin testeatzeko eta industria-eskalara igaro aurretik hobekuntzak identifikatzeko. - 4. fasea: abenduak 9 urtarrilak 30. Abiaraztea eta komunikatzea.
Produktuaren edo zerbitzuaren azken bertsioarekin merkaturatuko da, pixkanaka sartzeko komunikazio-estrategia ezin hobeen bidez, proiektua ekonomikoki bideragarri eginez.
Aurtengo argazki batzuk
Precious Plastic programaren sari banaketa otsailaren 28an Zornotza Aretoan (Amorebieta-Etxanon).