GazTEDurangaldea 2026

18 urtetik gorako gazteei zuzendutako TED formatuko hitzaldi dinamikoak antolatuko ditugu Durangon eta Amorebieta-Etxanon. Aurtengo gaia sare sozialak eta osasun mentala izango da. Sare sozialek gure eguneroko bizitzan aukera eta baliabide ugari eskaintzen dizkigute: harremanetan egoteko, informazioa partekatzeko, sormena sustatzeko eta gure interes eta zaletasunekin konektatzeko.

HIRU ARDATZ, BIZITZA BAT

Hitzaldien helburua sare sozialen inguruko mezu positiboa helaraztea izango da, haien potentziala eta eskaintzen dizkiguten aukerak azpimarratuz. Aldi berean, sare sozialak nola erabiltzen ditugun eta gure eguneroko bizitzan eta ongizatean duten eraginaren inguruan hausnartzeko aukera eskainiko da.

Hizlari batek gidatuko du saioa, eta tartean bideo laburrak ikusiko ditugu: datuak, bizipenak eta galderak, eztabaida pizteko. Ez gatoz pantailak txarrak direla esatera. Nola erabiltzen ditugun eta zer eragiten diguten pentsatzera gatoz:

01 SARE SOZIALAK

Zuk erabiltzen dituzu sareak, ala haiek zu?

→ Algoritmoa eta arretaren ekonomia.

→ FOMO: beti konektatuta egon beharra.

→ Deskonektatzeko eskubidea eta tresnak.

02 OSASUN MENTALA

Ondo zaude, ala ondo zaudela argitaratzen duzu?

→ Alderaketa, iragazkiak eta autoestimua.

→ Loa, antsietatea eta pantailak.

→  TikTokeko autodiagnostikoak vs laguntza profesionala.

03 HARREMANAK

Beti konektatuta…
baina gertu?

→ Lagunak, bikotea eta familia pantailaren bidez.

→ Ghostinga, jelosia eta kontrola: zure bikotearen mugikorra begiratzea ez da maitasuna.

→ Bakardadea eta lagun bati nola lagundu.

EZ DA BESTE HITZALDI ASPERGARRI BAT

Ikastetxeentzako saioak (10:00–11:30) / (12:00–13:30)
Azaroak 10, asteartea: Durango · Elkartegia
Azaroak 12, osteguna: Durango · Elkartegia
Azaroak 17, asteartea: Amorebieta – Etxano · 
Zelaieta

Arratsaldeko saioak (18:00–19:30)
Sarrera librea, edukiera bete arte

Azaroak 25, asteazkena: Durango · Elkartegia

Ikastetxeak:
Eskaneatu eta eman izena

70 minutu inguruko saioak izango dira, hizlari batek gidatua. Bideo laburrak, datu egiaztatuak eta mugikorretik erantzuteko zuzeneko inkestak izango ditu. Helburua da osasun mentalaren garrantziaz jabetzea, sare sozialen alde ona eta arriskuak ezagutzea, eta nola erabiltzen ditugun eta guregan zer eragin duten hausnartzea.

Azken batean, proposamenak sare sozialekin dugun harremanaz kontzientzia hartzea eta modu positibo, osasuntsu eta arduratsuan erabiltzeko hausnarketa sustatzea du helburu.

Durango eta Amorebieta-Etxano

18 urtetik gorako gazteak

Azaroaren erdialdean