18 eta 29 urte bitartean badituzu eta Durangaldean bizi edo ikasten baduzu... Zure ideiek zure ingurunea eraldatu dezakete! Parte hartu Gaztekimen lehiaketan! Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera hurrengo udalek hartzen dute parte: Amorebieta-Etxano, Ermua, Mallabia eta Durangaldeko Mankomuntitatearen barnean Abadiño, Atxondo, Berriz, Durango, Elorrio, Garai, Iurreta, Izurtza, Mañaria eta Zaldibar. Ideien lehiaketan, gazteen sormena, konpromiso soziala eta parte-hartzea saritzen dira.
Zer da Gaztekimen?
Gaztekimen gazteria Durangaldeko eskualdean aldaketa positiboaren eragile bihurtzea helburu duen ekimena da. Prozesu parte-hartzaile honen bidez, gazteei erronka lokalak identifikatzeko eta bizi-kalitatea hobetzeko irtenbide berritzaileak proposatzeko aukera eskaintzen zaie.
Gaztekimen-en helburu nagusiak hauek dira:
- Gazteen parte-hartze aktiboa sustatzea ingurune lokala hobetzeko.
- Talde-lana, sormena eta berrikuntza soziala garatzea.
- Tokiko erronka sozialak ezagutzea, erantzukizun zibikoa indartuz.
- Ikasleak ahalduntzea, ingurunea eraldatzeko ekimenak proposa ditzaten.
- Aniztasuna, inklusioa eta balioak sustatzea, hala nola errespetua, berdintasuna eta lankidetza.
Egutegia
- Izen-ematea: urriaren 1etik 26ra → Izen-emateko formularioa
- Proiektuak bidaltzeko epea: abenduaren 8a arte gaztekimen2025@gmail.com helbidera.
- Tutoretza indibidualak: 2026ko urtarrilean.
- Sari-banaketa ekitaldia: 2026ko otsailean.
- Finalisten proiektuen hedapena: 2026ko irailean.
Nork parte-hartu dezake?
Sariak
Balorazio-irizpideak
Nork parte-hartu dezake?
- 18 eta 29 urte bitarteko gazteek (edo 2025ean 18 urte beteko dutenek).
- Durangaldeko udalerriren batean erroldatuta daudenek edo bertan ikasten ari direnak.
- 3 eta 6 laguneko taldeetan.
- Diapositiba formatuko aurkezpena, gehienez 20 diapositiba.
Sariak
- Proiekturik onena → 1.200 €
- Aniztasuna eta inklusioa sustatzen duen proiekturik onena → 700 €
- Ekitaldi egunean egindako aurkezpen onena → 500 €
Balorazio-irizpideak
- Eragin positiboa eta gizarte-onura.
- Sormena eta berrikuntza.
- Inklusioa, berdintasuna eta aniztasuna.
- Herritarren parte-hartzea eta lankidetza.
- Aurkezpenaren kalitatea eta argitasuna.
ℹ️ Informazio gehiago: