PodGazt

Helburua Orokorra

Durangaldeko eta Bizkaiko gazteentzat funtsezkoak edo interesekoak ziren gaiak landu zituen podcast plataforma bat sortzea eta ikus entzunezko edukiak eskaintzea gazteen parte hartzea eta interakzioa bilatuz. 

Helburu Espezifikoak

  • Entzule gazteekin harreman eta komunikazio eraginkorra izan dezaketen adituak eta hizlariak gonbidatzea, gazteen parte hartzea eta interakzioa bilatuz.
  • Entzuleen motibazioa eta ahalduntzea ematea, istorio inspiratzaileen eta gonbidatuek emandako aholku praktikoen bidez.
  • Gazteen bizitzan eragina duten gai garrantzitsuei buruzko elkarrizketa esanguratsuak eta eztabaida eraikitzaileak sustatzea.
  • Baliabideak eta orientazio praktikoa eskaintzea hainbat arlotan (osasuna, etxebizitza, emantzipazioa, kultura, ikasketak…) gazteak gaitzeko eta erabaki informatuak hartzeko eta beren bizitzan eta komunitateetan aldaketa positiboak egiteko.
  • Gazteen artean gai garrantzitsuen ezagutza eta ulermena areagotzea, adituekin egindako elkarrizketen ondorioz.
  • Elkartasuna, berdintasuna, inklusioa, tolerantzia, enpatia, erantzukizunabezalako balioak podcasten eta adituen istorio eta aholkuen bitartez gazteei helaraztea eta transmititzea
  • Gazteek komunitatean duten partaidetza bultzatzea
  • Gaztedi Durangaldea programa gazteen artean ezagutzera ematea eta gazteentzat lagungarria izatea
podgazt 2
podgazt 3

Ekintzaren garapena

16 Podgazt grabatu ziren, landutako gaiak hurrengoak izango zirelarik: osasuna eta kirola, kultura, sexualitatea, etxebizitza eta emantzipazioa, aniztasuna eta dibertsitatea.

Mendi lasterkaria da eta Euskal Selekzioko kidea 2006tik. Albaitaria da ogibidez.

Ikusi >  Entzun >

Geu be Durangaldeko 15 urtetik gorako pertsona ezinduei zuzendutako aisialdi eta denbora libreko programa duen elkartea da.

Ikusi >  Entzun >

Barratik Kalera instagram kontuaren arduradunak, gazteei zuzendutako edukia duena.

Ikusi >  Entzun >

Durangaldeko atleta ezaguna da. Eibarren Digitalizazioko eta Mantentze-lanetako Espezializazio ikasketak egiten dihardu.

Ikusi >  Entzun >

Akebaso jatetxeko maitrea da.
Zazpi urte daramatza Fernando Canales sukaldariaren proiektuari lotuta. Bertako sukaldaritza eskaintzen du.

Ikusi >  Entzun >

Athletic Clubeko emakumezkoen lehen taldean jokatzen duen futbolaria da. Industria antolakuntzan ingenieritza gradu bat du besteak beste.

Ikusi >  Entzun >

Ogibidez okina izan bada ere, gaur egun postaria eta banatzailea da. 1998an parte hartu zuen lehen aldiz Bizkaiko Bertsolari Txapelketan.

Ikusi >  Entzun >

Abeslaria eta musika irakaslea da. SEIREN taldean ibilbide musikala du, 2005ean hasi zen eta hiru disko argitaratu ditu.

Ikusi >  Entzun >

Berbaro elkartea. Euskara sustatzea, hizkuntzaren bidez kultura indartzea eta kulturaren bidez hizkuntza indartzea.

Ikusi >  Entzun >

Durangoko Arte Martzialen Eskola, emakumezkoen Zirkin Gimnasioko monitorea eta Coach Kickbox Anboto Crossfit-en.

Ikusi >  Entzun >

Durangaldeko saregilea. Zientzia Politikoko eta Kudeaketa Publikoko gradua egin du, eta interes berezia du nazioarteko harremanen arloan.

Ikusi >  Entzun >

Arte Ederretan lizentziaduna eta bertsolaritzaz gain beste diziplina batzuetan esperientzia duena: gidoilaria eta marrazkilaria.

Ikusi >  Entzun >

Nahia sexologoa eta psikologoa da. Ander, egungo gizarte-aldaketekiko interesa duen kazetaria da, batez ere sexologiaren eta genero-teoria sozialen eremuan.

Ikusi >  Entzun >

Ezkuntza mundutik dator irakaslea izanik gaur egun. Duela gutxi, Global Training egiten egon da Kosta Rikan otsailetik abuztura.

Ikusi >  Entzun >

Garapenerako lankidetzako Hamadako Izarrak elkartearen arduradunetako bat da. Udaro familia berezi bat osatzen dute Saharako 15 haurrekin.

Ikusi >  Entzun >

Sareko Informatika-Sistemen Administrazioko goi-mailako ziklo bat dute. Polonian egon dira hiru hilabetez erasmus praktiketan.

Ikusi >  Entzun >