Abian da Aisialdi eta Denbora Libreko begirale ikastaroa

Urriaren 28ko asteburuan hasiko da Aisialdiko eta Denbora Libreko Begirale ikastaroa. Bertan, durangaldeko 38 gazte, bi taldetan banatuta, Haur eta Gazteen Aisialdiko Jardueren Dinamizazioan profesionaltasun-ziurtagiria lortzeko trebatuko dira.

Gaztedi Durangaldeak antolatutako ikastaroak 150 ordu teoriko eta 160 ordu praktiko izango ditu, haurren eta gazteen aisialdiko hezkuntza jarduerei, talde eta hezkuntza prozesuei eta aisialdiko jardueretako animazio teknika eta baliabideei buruzko ikasgaiak bilduz.

Alderdi teorikoa urritik ekainera garatuko da eta, ondoren, prestakuntza praktikoa egingo da.

  • Hasiera data: urriaren 28an hasiko da ikastaroa Alloko aterpetxean asteburuko egonaldiarekin. Aterpetxera beste irteera batzuk egingo dira 2023ko otsailean eta maiatzean.
  • Prestakuntza-saioak: hilean larunbat 1 edo 2 izango dira, goizez eta arratsaldez, Ibaizabal Ikastolan (Durango), Aisiola hezitzaile eskolaren eskutik.
preious_plastic_2022