Zer da?

Gaztedi Durangaldea

Bizkaiko Foru Aldundiak dauzka, bere helburuen artean, gazteei zuzendutako zerbitzuak eta jarduketak sustatzea eta gazte politika integralak gauzatzeko aukerak ahalbidetzea, “Gaztedi Bizkaia 2020” proiektuan jasotako konpromisoak lortzera bideratutako neurriak aurrera eramanez. Aipatu helburua kontuan hartuta, Aldundiak tokiko eremuaren garrantzia azpimarratzea nahitaezko uste du, bere erakundeak herritartasuenn hurbilenak izaten dira eta. 

Testuingurua

Testuinguru honetan, kasu bakoitzean beharrezko zerbitzuak emanez, tokiko eremuan gaztedi politikak abian jarri nahi duen Bizkaiko Foru aldundiaren “Bizkaiko Gaztedi Plana” agertzen da. Esku-hartzeko arlo nagusiak zortzi dira: hezkuntza eta prestakuntza, enplegua eta ekintzailetza, gizarte esku-hartzea, parte-hartzea eta nazioartekotzea.

Proiektu hau koordinatutako era batean kudeatzeko Foru aldundiak gazte-eremuan Bizkaiko udalak biltzen duen “udal Gaztedi” sortu zuen. Hain zuzen ere, Gaztedi Durangaldea 2020 proiektuaren eremuan gazteriari buruzko politika integralak ezartzeko, bultzatzeko eta garatzeko Abadiñoko, Atxondo, Amorebieta Etxanoko, Berrizko, Durangoko, Elorrioko, Ermuko, Garaiko, Iurretako, Izurtzako, Mallabiko, Mañariko eta Zaldibarko Udalek parte hartzen dute.

2022-2023

ekimenak

Precious Plastic Durangaldea

Precious Plastic, plastikoen hondakinek sortzen duten kutsaduraren konponbidearen alde lan egiten duen ehunka lagunen komunitate globala da. 

I'm Bizi

2023ko martxoan ospatuko den ekitaldi honen helburua gazteei zuzendutako enplegurako orientazioa da, modu praktiko eta erakargarrian.

Haur eta gazteen aisialdirako jardueren prestakuntza

Eskualdeko gazteak haur eta gazteen aisia dinamizatzeko trebetasun eta gaitasunetan prestatu eta gaitzeko Euskarazko profesionaltasun-ziurtagiria.

Enplegua Aurkitzeko eta Gaitasuna Lantzeko ikastaroak

Durangaldeko gazteen artean ekintzailetza bultzatzeko, lana aurkitzeko eta gaitasuna lantzeko ikastaro osoak antolatzen ari gara.

Sustatzaileak