Precious Plastic: mundu iraunkorrago baten alde

Aurten ere, Gaztedi Durangaldeak, Precious Plastic programako proiektuen lehiaketaren bidez, gazte taldeak koordinatuko ditu ingurumenaren aldeko kontzientziazioa lortzeko eta plastikoaren aurkako ekimenak bultzatzeko jarduerekin.

Precious Plastic mundu osoko ehunka pertsonen komunitate globala da, hondakin plastikoek sortutako kutsaduraren konponbidearen alde lan egiten duena.

Garapen Iraunkorreko Helburuak betez, parte-hartzaileek egingo dituzten jarduerak honako fase hauen bidez egingo dira:

  • 1. fasea: urriak 17-31. Analisia eta definizioa.
  • 2. fasea: urriak 31tik azaroak 18ra. Asmatzea eta hautatzea.
  • 3. fasea: azaroaren 18tik abenduaren 9ra. Prototipoak egitea.
  • 4. fasea: abenduaren 9tik urtarrilaren 30era. Abiaraztea eta komunikatzea.

Proiektu finalisten erakusketa eta sari banaketa martxoaren lehen astean egingo da.

Gehiago jakin nahi baduzue, informazio osagarria aurki dezakezue hemen.
preious_plastic_2022