GAZTEDI DURANGALDEAK GAZTEEKIKO APUSTUA INDARTZEN DU

Datozen hilabeteetan, Gaztedi Durangaldeak hainbat programa eramango ditu aurrera gazteak ahaldundu eta dinamizatzeko eta horiekin lotutako Garapen Jasangarrirako Helburuak indartzeko.

I'm Bizi

Precious Plastic Durangaldea

  • I´m Bizi 2020 bere edizio berrian digitalizatu egingo da, DBH, LH eta Batxilergoko ikasleak lan mundura bideratzeko helburuari eutsiz.
  • Precious Plastic Durangaldea ingurumena zaintzera bideraturiko proiektu nagusia da, gazteak plastikoaren erabileraz kontzientziatzeko, teknologia berrien bidez.

Haurren eta Gazteen Jardueren Dinamizazio

Alkarregaz Eraikiz

  • “Haurren eta Gazteen Jardueren Dinamizazio”ari dagokion programa euskara sustatzean eta aisialdiko begiraleen profilak prestatzean datza.

  • Alkarregaz Eraikiz, gazteen enplegagarritasuna helburu duen programa da, eskualdeko enplegu eragile eta hezkuntza zentroekin kolaborazioan martxan jarri dena.

Pilulak

  • Gainera, pilula moduko hitzaldiak indartuko dira aurtengo edizioan, gazteei interesatzen zaizkien alderdiak jorratzeko.

Bizkaiko Foru Aldundia eta Durangaldeko eskualdea osatzen duten udalak elkarrekin ari dira lanean, aspalditik, gazteak ikuspegi zabal, integratzaile eta elkarrekikotu batekin babestu eta laguntzen duen ekintzen agenda bat sortzeko. Berriro ere, gazteen beharrak asetzeko asmo sendoarekin, koordinatutako estrategia horren alde egiten da.

Enplegua, ekintzailetasuna, prestakuntza eta dibulgazioa dira erakunde arteko jarduera sorta honen helburu nagusiak. Hauek baliabideen optimizazio eta arrazionalizazioaren lelopean gauzatuko dira, lurralde oreka komuna ahalbidetzeko. Formatu berritzaileak, moldagarritasuna eta horrek Garapen Iraunkorreko Helburuetan duen eragina dira proposamen honen giltzarriak, gazteak oso aktibo egongo direla agintzen duena.

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *