I’m Bizi, Gaztedi Durangaldearen urteroko jardunaldia, formatu digitalean itzuliko da 2020an

Moldakortasuna, segurtasuna eta joera berriak dira I´m Bizi programaren hirugarren edizioaren osagai nagusienak. Ekitaldia urrian zehar gauzatuko da eta 500 ikasle arteko partaidetza bermatzen duen plataforma digital batean oinarritua egongo da.

Urrian garatuko da 2020-2021 ikasturteko Gaztedi Durangalde sustatutako I´m Bizi ekimenaren hirugarren edizioa. Durangaldeko ikastetxeetako ikasleak biltzen ditu urteroko hitzordu honek, prestakuntza eta lan-integrazioa ardatz hartuta, berrikuntza parte-hartzailearen bidez.

Funtsa bera izango duen arren, aurten berrikuntza garrantzitsu bat du ekitaldiak: formatu digitalean garatuko dela alegia. Horrela, parte-hartzaileen segurtasuna bermatu eta proiektua  modu eraginkorra batean aurrera eraman ahal izango da. Era berean, parte hartzaileen gaitasun digitalak hobetzeko aukera ezin hobea bilakatzen da.

Hartara, aurten, edukiak era errazago, malguago eta irizgarriagoak izango dira. Egungo egoeraren aurrean, segurtasun baldintzak errespetatzeko tresna digitalak erabiltzeaz gain, egutegi akademikoari hobeto egokitzea ahalbidetuko du. Formatu berri honetan ere, taldekako lehiaketak bere horretan dirau, Desing Thinking metologian oinarrituz hurbileko arazo errealei erantzuna ematen dieten proiektu interesgarriak garatzeko aukera izango dutelarik.  Gainera, proposamen onenari saria emango zaio.

Proposatutako edukiaren artean, hitzaldi inspiratzaileak izango dira aurten ere, non tokiko enpresa arrakastatsuen kasu errealak aurkeztuko diren. Era honetan parte hartzaileak motibatu eta hurbiltzen laguntzeaz gain, ikuspegi berritzaile eta disruptibo bat aurkezten zaie. Parte hartuko duten enpresen artean, DOT izango da, alde batetik, Orbea Orca bizikletaren diseinu proiektuaz hitz egingo duena, eta, bestetik, Deep Dip gastronomia iraunkorreko ekimenaz. Programan sartuko den bigarren enpresa Elon izango da, energia berriztagarriez arituko dena. Azkenik, Stai Zitto musika taldeak alderdi kulturalak jorratuko ditu.

Durangaldeko udalek eta Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako ekitaldi honek DBH, batxilergo eta Lanbide Heziketako ikasleak izango ditu ardatz. Izan ere, orain inoiz baino beharrezkoagoa da gazteak urruneko lan eraginkor baterako prestatuta egotea eta talde kokapen anitzekoetako dinamikei aurre egitea, eta, aldi berean, iristear dagoen etorkizun profesionalerako baliagarriak diren zeharkako trebetasunak eta gaitasunak eskuratzea.

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *