Gaztedi programa

ZER DA?

Bizkaiko Foru Aldundiak dauzka, bere helburuen artean, gazteei zuzendutako zerbitzuak eta jarduketak sustatzea eta gazte politika integralak gauzatzeko aukerak ahalbidetzea, «Gaztedi Bizkaia 2020» proiektuan jasotako konpromisoak lortzera bideratutako neurriak aurrera eramanez. Aipatu helburua kontuan hartuta, Aldundiak tokiko eremuaren garrantzia azpimarratzea nahitaezko uste du, bere erakundeak herritartasunen hurbilenak izaten dira eta.

 

Testuinguru honetan, kasu bakoitzean beharrezko zerbitzuak emanez, tokiko eremuan gaztedi politikak abian jarri nahi duen Bizkaiko Foru aldundiaren “Bizkaiko Gaztedi Plana” agertzen da. Esku-hartzeko arlo nagusiak zortzi dira: hezkuntza eta prestakuntza, enplegua eta ekintzailetza, gizarte esku-hartzea, parte-hartzea eta nazioartekotzea.

Proiektu hau koordinatutako era batean kudeatzeko Foru aldundiak gazte-eremuan Bizkaiko udalak biltzen duen “udal Gaztedi” sortu zuen. Hain zuzen ere, Gaztedi Durangaldea 2020-2022 proiektuaren eremuan gazteriari buruzko politika integralak ezartzeko, bultzatzeko eta garatzeko Abadiñoko, Amorebieta Etxanoko, Berrizko, Durangoko, Elorrioko, Ermuko, Garaiko, Iurretako, Izurtzako, Mallabiko, Mañariko eta Zaldibarko Udalek parte hartzen dute.

 

Gaztedi Durangaldea hitzarmenaren onarpenarekin, sinatzen duten Udalek urte bakoitzaren hasieran ezarritako ekintzak bultzatzeko eta parte hartzeko konpromisoa hartzen dute. Zentzu honetan, 2020 urtean Udalek hurrengo ekintza hauek jarriko dituzte martxan: I’m Bizi, Precious Plastic Durangaldea, Alkarregaz Eraikiz eta Haur eta gazteen aisialdirako jardueren inguruko prestakuntza.