Helburua Orokorra
Durangaldeko eta Bizkaiko gazteentzat funtsezkoak edo interesekoak ziren gaiak landu zituen podcast plataforma bat sortzea eta ikus entzunezko edukiak eskaintzea gazteen parte hartzea eta interakzioa bilatuz.
Helburu Espezifikoak
- Entzule gazteekin harreman eta komunikazio eraginkorra izan dezaketen adituak eta hizlariak gonbidatzea, gazteen parte hartzea eta interakzioa bilatuz.
- Entzuleen motibazioa eta ahalduntzea ematea, istorio inspiratzaileen eta gonbidatuek emandako aholku praktikoen bidez.
- Gazteen bizitzan eragina duten gai garrantzitsuei buruzko elkarrizketa esanguratsuak eta eztabaida eraikitzaileak sustatzea.
- Baliabideak eta orientazio praktikoa eskaintzea hainbat arlotan (osasuna, etxebizitza, emantzipazioa, kultura, ikasketak…) gazteak gaitzeko eta erabaki informatuak hartzeko eta beren bizitzan eta komunitateetan aldaketa positiboak egiteko.
- Gazteen artean gai garrantzitsuen ezagutza eta ulermena areagotzea, adituekin egindako elkarrizketen ondorioz.
- Elkartasuna, berdintasuna, inklusioa, tolerantzia, enpatia, erantzukizuna… bezalako balioak podcasten eta adituen istorio eta aholkuen bitartez gazteei helaraztea eta transmititzea.
- Gazteek komunitatean duten partaidetza bultzatzea.
- Gaztedi Durangaldea programa gazteen artean ezagutzera ematea eta gazteentzat lagungarria izatea.



Ekintzaren garapena
16 Podgazt grabatu ziren, landutako gaiak hurrengoak izango zirelarik: osasuna eta kirola, kultura, sexualitatea, etxebizitza eta emantzipazioa, aniztasuna eta dibertsitatea.















