Gaztekimen proiektua, gure erkidegoan gazteek duten potentzial eraldatzailea katalizatzeko diseinatutako ekimena da. Gaztekimen proiektuaren bigarren edizioak gazteen parte-hartze aktiboa sustatzen jarraitu du, eskualdeko gizartean eraldaketa positiboa bultzatzeko helburuarekin.
Aurreko urtean bezala, ekimen honek lankidetza eta gizarte-kohesioa sustatzea du helburu. Aurten, ekimena bi modalitatetan gauzatu da: alde batetik, aurreko urtean bezala, Oinarrizko Lanbide Heziketako ikastetxeekin hiru ikastetxeekin lan egin da: Ermua-Mallabiko Oinarrizko Lanbide Heziketako Udal Institutuarekin, Durangoko Oinarrizko Lanbide Heziketako Udal Institutuarekin eta Maristak Durangoko Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasleekin.
Modalitate honetan, guztira, 90 ikasle inguru parte hartu dute eta 13 ideia desberdin aurkeztu dituzte. Orain epaileek, finalistak hautatu behar dituzte, gero San Agustin Aretoan aurkezteko eta sari banaketa egiteko. Bestetik, aurten lehenengo aldiz, Gaztekimen ireki egin dugu, Durangalde, Amorebieta-Etxano, Ermua eta Mallabia eskualdeetako gazteei zuzendua. Bertan ikasten edo erroldatuta dauden, 18 eta 29 urte bitarteko gazteentzat zuzenduta.
Modalitate honetan, 24 gaztek parte hartu dute, oraindik ez dituzte haien lanak entregatu epea luzatu delako, baina, aurreikusten da 7 ideia inguru jasoko ditugula. Prozesua aurrekoaren berdina da: proiektuak entregatu, epaileek aztertu, finalistak adostu eta sari banaketa egin, leku berdinean baina arratsaldez.


