GAZTEKIMEN: Durangaldea aldatzen duten ideiak dituzten gazteak

18 eta 29 urte bitartean badituzu eta Durangaldean bizi edo ikasten baduzu... Zure ideiek zure ingurunea eraldatu dezakete! Parte hartu Gaztekimen lehiaketan! Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera hurrengo udalek hartzen dute parte: Amorebieta-Etxano, Ermua, Mallabia eta Durangaldeko Mankomuntitatearen barnean Abadiño, Atxondo, Berriz, Durango, Elorrio, Garai, Iurreta, Izurtza, Mañaria eta Zaldibar. Ideien lehiaketan, gazteen sormena, konpromiso soziala eta parte-hartzea saritzen dira.  

Zer da Gaztekimen?

Gaztekimen gazteria Durangaldeko eskualdean aldaketa positiboaren eragile bihurtzea helburu duen ekimena da. Prozesu parte-hartzaile honen bidez, gazteei erronka lokalak identifikatzeko eta bizi-kalitatea hobetzeko irtenbide berritzaileak proposatzeko aukera eskaintzen zaie.

Gaztekimen-en helburu nagusiak hauek dira:

  • Gazteen parte-hartze aktiboa sustatzea ingurune lokala hobetzeko.
  • Talde-lana, sormena eta berrikuntza soziala garatzea.
  • Tokiko erronka sozialak ezagutzea, erantzukizun zibikoa indartuz.
  • Ikasleak ahalduntzea, ingurunea eraldatzeko ekimenak proposa ditzaten.
  • Aniztasuna, inklusioa eta balioak sustatzea, hala nola errespetua, berdintasuna eta lankidetza.

Egutegia

  • Izen-ematea: urriaren 1etik 26ra → Izen-emateko formularioa
  • Proiektuak bidaltzeko epea: abenduaren 8a arte gaztekimen2025@gmail.com helbidera.
  • Tutoretza indibidualak: 2026ko urtarrilean.
  • Sari-banaketa ekitaldia: 2026ko otsailean.
  • Finalisten proiektuen hedapena: 2026ko irailean.

ℹ️ Informazio gehiago: