Bizkaia Gazteak 2030

“Bizkaia Gazteak 2030” estrategia Bizkaiko Foru Aldundiak garatutako plan bat da, 16 eta 29 urte bitarteko gazteen garapen integrala sustatzeko helburuarekin.

Estrategiak gazteen bizitzan eragina duten arlo ugari jorratzen ditu, besteak beste, bi erronka nagusitan oinarrituz, emantzipazioan eta gizarte eraikuntzan.

Lehen erronkan, gazteen emantzipazio prozesuak aurreratzea bilatzen da, gazteei baldintzak, aukerak eta laguntzak emanez beren bizi- eta familia-proiektuak gehiago betetzeko, gazteen prestakuntza, enpleguan, familian eta etxebizitza arloetan lagunduz.

Bigarren erronkari dagokionean, gazteak gizartea eraldatu eta eraikitzeko prozesuaren katalizatzaile bihurtzea bilatu nahi da, Euskadiko gizartea bilakatzeko orduan gazteei protagonismoa emanez eta gizarteratzea, aniztasuna, osasuna, ongizatea, kultura-nortasuna, jasangarritasuna eta partaidetza landuz. Beraz, estrategia honen helburua Bizkaiko gazteek garapen osoa izan dezaten ingurune egokia sortzea da, beren trebetasunak ahalik eta gehien aprobetxatuz eta Bizkaiko aurrerapen sozial eta ekonomikoari lagunduz.

Marko honetan, Gaztedi Durangaldea planaren eremuan, gazteriari buruzko politika integralak ezartzeko, bultzatzeko eta garatzeko Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera hurrengo udalek hartzen dute parte: Amorebieta-Etxano, Ermua, Mallabia eta Durangaldeko Mankomunitatearen barnean Abadiño, Atxondo, Berriz, Durango, Elorrio, Garai, Iurreta, Izurtza, Mañaria eta Zaldibarko udalek. 

2025eko ekimenak

Gaztekimen

Sormena eta konpromiso soziala bultzatzeko dinamika parte-hartzaileak.

I'm Bizi

DBHko 4. mailako gazteentzako orientazioa, inguruko eskaintza akademiko eta laboralarekin konektatuz.

Begirale Ikastaroa

Aisialdiko begirale ikastaroa, hezkuntzaren eta lanaren esparruan ate berriak irekitzen dituen prestakuntza ziurtatua.

Azken berriak

Bizkaia Gazteak Durangaldea gazteentzako aukera berriekin hasten da irailean

Bizkaiko Foru Aldundiak sustatua eta Amorebieta-Etxano, Ermua, Mallabia eta Durangaldeko Mankomunitatearekin elkarlanean bultzatutako Bizkaia Gazteak Durangaldea programa abian da. Hilabete honetatik aurrera, 16 eta 29 urte bitarteko gazteek eskualdean eskaintzen diren jardueretan parte har dezakete, euren garapen pertsonala, hezitzailea eta soziala sustatzeko helburuarekin.

Animatu zaitez AISIALDIKO BEGIRALE ikastaroa egiten eskualdean!​

17 urte beteta badituzu 2025ean eta eskualdean erroldatuta bazaude, aukera Itzela duzu aisialdi begirale tituloa errezago eta merkeago lortzeko! Prestakuntza teoriko-praktiko osoa 2025eko urritik 2026ko maiatzera.Haur eta gazteekin lan egiteko aproposa.Prestakuntza Durangaldean izango da.Plaza mugatuak! Abantailak eskualdeko gazteentzat! Eskatu informaziogehiago!

Sustatzaileak

icono home bizkaia
icono home amorebieta
icono home mankomunitatea
icono home ermua
icono home mallabia