Web programazio prestakuntza 42 Urdulizen. Matrikulatzeko epea irekia

Piscine Discovery Web programaren bidez, Gaztedi Durangaldeak bost eguneko prestakuntza antolatu du Web Programazioan, 42 Urdulizen (munduko programazio eskola berritzaileena). Prestakuntza, ekainaren 5etik 9ra izango da Urdulizen, goizeko 10:00etatik 14:00etara, bertara joateko autobus zerbitzua eskainiko da doan. Aurrez aurreko esperientzia disruptiboa eskainiko da, 17 eta 29 urte bitarteko gazteei zuzendua. Gazteek gaitasun berriak eskuratuko dituzte eta programazioaren lengoaietan sakonduko dute (HTML, CSS eta Java Script). Amaitzean web orri bat sortzeko gai izango dira. 

Gaztedi Durangaldeak, Telefonica Fundazioa eta Bizkaiko Foru Aldundiaren, 42 Urduliz programazio eskolaren bitartez, Durangaldeko, Zornotzako eta Ermuako gazteei zuzendutako web programazioan oinarritutako prestakuntza eskainiko du, ekainaren 5etik 9ra, goizeko 10:00etaik 14:00etara. 

Prestakuntza 42 Urdulizen eskainiko da, Urdulizen, eta bertara joateko joan-etorriak egiteko autobus zerbitzua dohainik eskainiko da.

Bost eguneko aurrez aurreko prestakuntza disruptibo bat da, non gazteek programazioaren lengoaietan sakonduko duten eta web orriak sortzen ikasiko duten.  

Prestakuntza, 17 eta 29 urte bitarteko gazteentzat zuzendua dago  (1994- 2006 urteen artean jaiotakoentzat) eta Gaztedi Durangaldeko edozein udalerritan erroldatuak (Durango, Amorebieta-Etxano, Ermua, Abadiño, Atxondo, Berriz, Elorrio, Garai, Iurreta, Izurtza, Mallabia, Mañaria eta Zaldibar).  

48 plaza eskainiko dira, eta gehiegizko matrikulazioa egonez gero, plazak zozketa bidez esleituko dira. Horrez gain, programarekin lortu nahi diren helburuak direla eta, plazen %60a emakumeei esleituko zaizkie, eta gainerakoa gizonei. 

Prestakuntza eta garraioa doakoak izango dira, baina 30 euroko fidantza eskatuko da. Fidantza hori matrikula formalizatzean ordainduko da, eta prestakuntza amaitzean itzuliko da, baldin eta prestakuntzara joan bada.

Izena emateko epea, 2023ko apirilaren 21era arte zabalik dago:
https://bit.ly/42urduliz

 

Informazio gehiago hemen eta  @GaztediDurangaldeak   FacebookInstagram eta Twitterren duen profilean.

42_Urduliz