Ez galdu enplegu eta trebetasun soziolaboralen bila hasiko diren ikastaro berriak

Ikastaro hauek, lan-eremuan aplikatzeko eta enplegua bilatzeko trebetasunak, gaitasunak eta jarrerak landuko dira, Bizkaiko Foru Aldundiak diruz laguntzen duen Udal Gaztedi Durangaldea proiektuaren baitan kokatzen dira. 

Gaztedi Durangaldea programaren ekimen honen bidez, lana bilatzeko beharrezkoak diren funtsezko gaitasunak indartu nahi dira, langabezian edo enplegu-hobejuntzan dauden 18 eta 29 urte bitarteko gazteei zuzendua, baliabide praktikoak eskainiz.

Parte-hartzaile batzuk ikasketak behar baino lehenago utzi dituzten gazteak izango dira, beste batzuk unibertsitate-ikasketak egin dituztenak eta lanean aritu eta lana galdu dutenak ere egongo dira bertan. Prestakuntza horren bidez, helburu profesionalak argituko dira, helburuaren araberako ibilbidea egingo da eta ikasitako guztia enplegua bilatzeko prozesuan aplikatzen ikasiko da.

Ikastaroak Amorebieta-Etxanon, Durangon eta Ermuan egingo dira. Lehenengo ikastaroa Amorebieta-Etxanon izango da, urriaren 17tik 28ra, eta urriaren 7a baino lehen eman beharko da izena. datak, ordutegiak eta harremanetarako modua atal honetan daude zehaztuta: