Gaztedi Durangaldea programak eskualdeko gazteen interesei bideraturiko hitzaldiak antolatu ditu

Urte berri honetan, Gaztedi Durangaldea programa gazteei bideraturiko hitzaldi sorta batekin datorkigu. Urtarrila eta otsaila artean hiru hitzaldi izango dituzte ikusgai eta honako gaien inguruan jardungo dira.

BIKOTEKIDE BAT BEHAR DUGU ZORIONTSUAK IZATEKO?

Gizarte honetan, txikitatik, bikotea izan behar dugun ideiarekin hezten gaituzte. Ume txikiei sarritan galdetzen zaie “Zein da zure nobioa?” Baina benetan da beharrezkoa bikotekidea izatea zoriontsua izateko? Zer eragin izan dezake jasotako heziketak gure zoriontasunean?

  • Data: Urtarrilak 21
  • Formatua: Telematikoa
  • Hizkuntza: Euskara
  • Ordutegia: 18:00-19.30
  • Izena emateko epea:  Urtarrilaren 19 arte
  • Izena emateko helbidea/telefonoa:  behargintza.mdurango@bizkaia.org / 94 623 25 22 

ZER EMOZIO AGERTZEN ZAIGU ETORKIZUNARA BEGIRATZEN DUGUNEAN?

Gaur egun bizi dugun egoera sozio-osasun-ekonomikoak etorkizunerako espektatiba negatiboak dakarzkigu gogora, eta horrekin batera gure egunerokotasunean eragina duten hainbat emozio agertzen dira. Hitzaldi honetan emozio hoiei buruz eta beraien kudeaketaz hitz egingo da.

  • Data: Urtarrilak 27
  • Formatua: Telematikoa  
  • Hizkuntza: Euskara
  • Ordutegia: 18:00-19:30
  • Izena emateko epea:  Urtarrilaren 26 arte
  • Izena emateko helbidea/telefonoa:  behargintza.mdurango@bizkaia.org / 94 623 25 22

ELIKADURA ETA OSASUNA BIZITZAREN ESPARRU EZBERDINETAN

“Elikadura eta osasuna” izeneko ikastaroan honetan, elikadura egokiak eta osasungarriak kirolari, organismoaren defentsei, errendimendu fisiko eta psikikoari eta, oro har, prebentzioari dagokienez duen garrantzia aztertzen da. 

  • Data: Otsailak 11
  • Formatua: Telematikoa
  • Hizkuntza: Gaztelania
  • Ordutegia: 18:00-20:00
  • Izena emateko epea:  Otsailaren 10 arte
  • Izena emateko helbidea/telefonoa:  behargintza.mdurango@bizkaia.org / 94 623 25 22

Animatu eta parte hartu!

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *