Plastikoak sortzen duen kutsadura ekiditeko batera lan egiten duen komunitate bat

Munduan sortzen den plastikoaren %10a baino gutxiago birziklatzen da gaur egun, beraz, askotan ikusi dezakegu material hau gure ingurumena kutsatzen, mendian, hondartzan, ozeanoetan, animalietan eta baita janari eta edaten dugun uran ere.

Birziklapen industriala existitzen da gaur egun, baina horrentzako makineria eta ekipamenduak eskuraezinak dira gehienontzat. Gainera, industria honetan ematen ari diren aldaketak oso motel doaz. Hori dela eta, Precious Plastic plastikoaren kutsaduraren aurka lanean ari diren mundu osoko komunitateak ahalduntzeko irtenbide sendoak sortzen ari da, hondakin plastikoak baliozko materialak bilakatuz.

Precious Plastic teknologiaren helburu nagusia, jendeari plastikoarekin lan egiten laguntzea da. Egurra eta metalarekin lan egiteko teknikak oso ezagunak eta eskuragarriak dira, baina industria honetatik kanpo dauden pertsona geheienek ez dakite nola jokatu plastikoa bezelako material batekin. Beraz, Precious Plastic-ek eskala txikiko birziklapen makinak sortu ditu, zu eta ni bezelako pertsonek moldatu ahal izateko.

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *